martes, 20 de noviembre de 2012

Curriculum-a

Irati My Infographic Resume curriculum

My Infographic Resume: Check out my infographic resume created via Vizualize.me. Create yours with one click.

Curriculum

Nire Curriculum Infografikoa Fanny Gonzalez

My Infographic Resume: Check out my infographic resume created via Vizualize.me. Create yours with one click.

My Infographic Resume

My Infographic Resume: Check out my infographic resume created via Vizualize.me. Create yours with one click.

Infografia

Fanny Gonzalez Boehm, infografikoa

visual.ly/twitter web orrialdean sortutako infografikoa:

Fanny Gonzalez




http://bit.ly/WhB7uY

martes, 6 de noviembre de 2012

Euskal unibertsitateen artean, EHUk dauka master ofizialen eskaintzarik handiena

Amaia LARRUZEA Unibertsitateen Gida Praktikoa eguneratu du EROSKI CONSUMERek, aurtengo datuak bilduz http://universidades.consumer.es/ web orrialdean. Informazio osatua eskaintzen du Espainiako Estatuan dauden 76 unibertsitateen inguruan. Ikerketaren emaitzak gaurtik aurrera eskuragarri izango dira euskal unibertsitateetan. Gidak unibertsitate bakoitzak zer titulazio eta master ofizial eskaintzen dituen jasotzen ditu. Unibertsitateek zer-nolako ezaugarriak dituen ikusi ahalko da eta titulu horiek eskuratzeko xehetasunak ere bertan azalduko dira. Europako Goi mailako Hezkuntzaren Esparruak garrantzi handia ematen dio ikasle eta irakasle kopuruen arteko erlazioari, izan ere, haien xede nagusia irakaskuntza pertsonalizatuagoa lortzea baita. Euskal unibertsitateetako ikasgeletako masifikazioa, Estatuko batez bestekoarena baino baxuagoa da.
Alegia, 8’9 ikasle daude irakasle bakoitzeko. Estatuan berriz,12’4. Euskal unibertsitateen barnean, http://www.deusto.es dauka ratiorik onena 7’2 ikasle baititu irakasle bakoitzeko. Aldiz, Nafarroako Unibertsitateak gainditu egin du Estatuko batez besteko orokorra, 13 ikaslerekin irakasle bakoitzeko.
Ikerkuntza-jardunik oparoena EHUk eta Nafarroako Unibertsitateak daukate. 2011. Urtean egindako tesi gehienak bi horietan egin baitira. Deustuko eta Mondragon Unibertsitatea aitzitik, ordenagailuz hobekien hornituta daudenak izendatu dituzte, ordenagailu bat eskaintzen baitute hiru ikasle bakoitzeko. Unibertsitate-ikasketak amaitu ondoren, gradu horiek beste zerbaitekin lotzea erabakitzen dute ikasle askok eta horretarako, estatuko 76 unibertsitateek eskaintzen dituzten 2569 master ofizialetako bat hauta dezakete. http://www.ehu.es/p200-home/eu dauka master ofizialeei dagokienez, urrezko domina. Gidaren arabera, eskaintzarik osatuena baitu ehun master ingururekin. Geroago, Deustu eta Nafarroako unibertsitatea kokatzen ditu hogeita hamar masterrekin, Nafarroako Unibertsitate Publikoa hogei ingururekin eta Mondragon Unibertsitatea hamar bat masterrekin. Master batzuk lan mundura bideratuak daude eta beste batzuk, ikerkuntzara. Baita bi arloak uztartzen dituenak ere badaude. Estatu mailan, lehen ikasturteko matrikulen prezioen artean desberdintasunak jaso ditu Unibertsitateen Gida praktikoak. Batik bat, Sevilla eta Granadako unibertsitateek eskaintzen dituzte matrikularik ekonomikoenak eta Segovia eta Madrilgoek garestienak. Besteak beste, arkitektura eta odontologia graduetan nabaritu dituzte desberdintasunik handienak.