martes, 18 de septiembre de 2012

Bizkaiko Campusean 181 sinadura batu dira jada creditrans txartelen merkatzearen alde


                                                                               Amaia LARRUZEA MOTXOBE

            BIZKAIBUS eta BILBOBUS garraio publikoen hezkuntza-zentroetarako linea merkeagoa izan dadin sinadura-bilketa martxan dago. Proiektua autobus gidari batek, UGT-ko kide batek, sortu zuen duela urtebete. Bizkaiko Foru Aldundiko Garraio sailari eta Bilboko Udaletxeko zerbitzuen ustiapenaren arduradunei zuzenduta dago aldarrikapena. Sinatzaileek autobus publikoen agiriak Bilboko metrokoari parekagarriak izatea eskatzen dute, izan ere, horrelako zerbitzua eskaintzen ez duen Euskal Herriko garraio bakarra da.
Sinadura-bilketa bi eratara emateko aukera sortu dute. Unibertsitateko idazkaritza eta atezaindegietan aukera izateaz gain, web orrialdea ere sortu dute. Bertan, eskaera sinatu daiteke eta proiektuan parte hartu. “Bakoitzean gehiago dira idazkaritzara hurbiltzen direnak haien sinadura eman nahian”, adierazi du Bizkaiko Campuseko errektoreordetzako idazkariak. 

Bidaia garestituz
BEZaren igoeraren ondorioz, creditrans txartelen prezioak gora egin du. “Iaz UPV-Zornotza linearen prezioa euro batekoa zen. Aurton aldiz, 1,10 eurokoa”, azaldu du Soiartze Alberdi zornotzarrak. Bakoitzean gehiago dira proiektu honen alde daudenak.

Irailaren 26an greba orokorra egingo da


Herritarrak  haien eskubideak defendatzeko antolatu dira
Irati MARTINEZ
                                                                                              
                                                                                  
ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, CGT-LKN  ,CNT,EHNE  eta HIRU sindikatuek greba orokorra egitera deitu dute langile eta herritarren  eskubideen defentsan irailaren 26an.
Sindikatuen arabera, Rajoyren gobernuak hartutako irakaskuntza, osasungintza eta zerbitzu publikoak hondatzen dituzte. Rajoyk  murrizketak hasi zenetik, bosgarren greba orokorraren deialdia izango da. Grebaren helburua, Rajoyren murrizketak Hego Euskal Herrian ez aplikatzea da.  
Horregatik, erakunde sozialak eta sindikalak greba orokorra egingo dute irailaren 26an gobernuaren aurka Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan.    
Greba orokorrean  parte hartutako duen CNT arabera, “ ez dugu sistema erreformatu behar, aldatu bizik”. Ordea, EHNE sindikatukoek dei egin dute nekazari, baserritar eta abeltzain sektoreko langile guztiei  haien eskubideen defentsa egiteko. Beste sindikatuek ere dei egin dute gobernuak klase proletalgoaren eskubideak kentzen hasi denetik.
Krisia eta langileen egoera dela eta, abendurako Europa osoan greba orokor bat egotea aurreikusten da Europako sindikatuen konfederazioaren eskutik.



martes, 11 de septiembre de 2012

2012ko irailaren 11a

Japoniako finantza ministroa hilda aurkitu dute etxean

    Tadahiro Matsushita Japoniako Gobernuko Finantza ministroa hilda aurkitu zuten atzo, Tokion, haren etxean. Ministroaren heriotza NHK telebista publikoak baieztatu zuen. Polizia kasua ikertzen ari da, bere buruaz beste egin ote zuen jakiteko asmoz.Soilik hiru hilabete eman ditu karguan. Ostiralean egin zuen jendaurreko azkeneko agerraldia. Ekainetik zen ministro.